Argazkia kartzela

Guztiok gatoz mundura bi begirekin, ikusmenaren mirarira garamatzaten bi leiho. Halere, norberaren bizipenek ematen diete forma leiho hauei, norbanako bakoitzak ikusteko modu zehatz bat garatuz. Guztiok desberdin ikusten baitugu.

Ez al da argazkilaritza horren adibide? Gaur egun argazki bat ateratzeko aukera edozeinek duen arren, irudia zeri, nola eta zergatik ateratzeko erabakiak pertsonala izaten jarraitzen du. Alderantziz ere berdin, alegia, argazki berbera abiapuntu izanik ikusleak adina interpretazio egotea.

Bertsolaritzan ere bada antzeko fenomeno bat. Kartzelako frogan, nahiz eta bertsolari guztiei gai berdina jarri, gainontzekoen interpretazioetatik isolatuta osatzen dituzte bertsoak, momentu batez bada ere bakoitzaren barne-mundua ikustea ahalbidetuz. Argazkilaritza eta bertsolaritza, bi euskarri desberdinen arteko elkarrizketa da “Argazkia kartzela”. Bertan, hausnarketara gonbidatzen duten 15 irudi eta bakoitzaren 3 irakurketa posible topatuko dituzu.

Eta zuk, zer ikusten duzu?

Previous
Previous

Timeless shadows

Next
Next

Climbing the city